Bidebieta udal kiroldegiko gimnasio berria urtarrilaren 22an irekiko da

0

Bidebieta kiroldegiko taberna zegoen tokian egin den ikastaroetako aretoa berriak, kiroldegi honetan dagoen kardio eta muskulazio gimnasioen azalera handitzea ekarriko du berekin.

Gaur egun, Bidebieta udal kiroldegiak 270 m2-ko kardio eta muskulazio gimnasioa dauka, ziklo indoor aretoa eta ikastaroetarako aretoaz gain. Orain egingo diren obrekin, gimnasioen azalerak 370 m2 beteko du, eta horrela, Yoldi eta Bentaberri kiroldegietakoak ondoren, azalera handiena duen hirugarren gimnasio bihurtuko da.

Kirol gune berri honen egokitze lanak egin ahal izateko, gimnasioa itxita egongo da urtarrilaren 21era arte; halere, urtarrilaren 7tik aurrera, makina kardiobaskularrentzat gune bat egokituko da, eta baita ziklo-indoor aretoko bizikletak erabili ahal zango dira ere.

Azalera handitzeaz gain, muskulazio guneko makina guztiak berrituko dira eta kardio-makina berriak ere jarriko dira (korrika-zintak, eliptikak…). Guztira, 240.000€ inbertituko dira Bidebieta udal kiroldegian egingo diren hobekuntza hauetan.

Gimnasio honek, entrenamendu funtzionalerako gune bat ere izango du. Donostia Kirolak, duela urtebete bat, Bentaberri kiroldegian lehen mota honetako gunea jarri zuen eta, erabiltzaileen erantzuna onaren ondorioz, beste udal gimnasioetan ere horrelako guneak jartzea erabaki du. Gaur egun, Bentaberrikoaz gain, Altzako udal gimnasio berrian entrenamendu funtzionaleko gunea ere badago eta, orain hirugarrena Bidebietan abian jarriko da.

Hobekuntza lan hauekin eta 2020. urtean zehar irekiko den Loiolako Erriberak instalazioetako gimnasio berriarekin, Donostia Kirolak Kirol Txartelako harpidedunentzat gimnasioetako 4.000 m2 eskainiko du. Gainera, sei ziklo indoor aretoak ere (800 m2 gutxi gorabehera) gehitu behar dira, hauek, jarduera programatuta ez dagoenean, gimnasioetako erabiltzaileentzat sarrera libre dute eta.