Boiseko ikastola irakasle bila

0

Boiseko Ikastola 2020-2021 ikasturterako irakasle bila dabil. Eskolaurrerako da, ingelesa ama-hizkuntza daukaten 3 eta 5 urte arteko haurrei eskolak emateko. 2020ko abuztuaren erdialdean hasi eta 2021eko abuztuaren bukaeran amaitzeko da. Interesatuta bazaude edo interesatuta egon daitekeen pertsonaren bat ezagutzen baduzu, gogoratu eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 15a dela (astebete falta da).

Eskakizunak:

-Unibertsitate-titulua (edo baliokidea) Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan edo baliokide batean, edo gutxienez 2 urteko esperientzia antzeko lanpostu batean
-Euskara menperatzea
-Eskarmentua eskola curriculuma garatzen eta prestatzen
-Ingelesaren ezagutza (zuzendariarekin eta/edo gurasoekin komunikatzeko)

Urtarrilaren 15aren aurretik bidali beharrekoak:

-Aurkezpen-gutuna ingelesez adieraziz zergatik aurkezten zaren
-Kurrukuluma ingelesez
-Gomendio-gutuna (gutxienez 1 eta gehienez 3 – Ingelesez edo, itzulpena bada, itzulpen-ziurtagiria barne)
-Unibertsitateko kalifikazioen kopia (ingelesez edo, itzulpena bada, itzulpen-ziurtagiria barne)
-Lanposturako lagungarriak izan daitezkeen ziurtagiriak (ingelesez edo, itzulpena bada, itzulpen-ziurtagiria barne)
-Pasaportearen fotokopia (argazkia duen orrialdea)

Behar diren dokumentu eta agiri guztiak emailez bidali behar zaizkio Annie Gavica-ri (annieg a bildua basquemuseum.eus) 2020ko urtarrilaren 15aren arratsaldeko bostak aurretik, Boiseko ordua.

Dena den, hau laburpena besterik ez da, informazio osoa eta zuzena hemen topa daiteke; edo Annie Gavicarekin kontaktatuta edo telefonoz Boiseko Euskal Museo eta Kultur Etxearekin (+1 208-343-2671).