Goiz Eguzkik gabonetako kontzertua eskainiko du

0

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da egoitzan bertan eta Gabonetako abestiekin osatuko dute emanaldia beste urte batez.

Urteberriko kontzertua eskainiko du Goiz Eguzki abesbatzak bihar, arratsaldeko 19:00etan, Goiz Eguzkin bertan. Gabone­ta­ko abestiekin osatutako erre­per­­torioa eskainiko dute, bertara­tzen direnen gozamenerako. Urtero antolatzen da kontzertua Jubilatuen Etxean eta beti betetzen dute aretoa. Urtea ongi hasteko modu ezin hobea. Kontzertu hau gainera Gabon Gauean egin zuten errondaren jarraipena da.
Gabonen bueltan aukera izan dute abesbatzek kantuak abestu eta emanaldiak eskaintzeko. Egun gutxi falta dira Gabonak amaitzeko eta azkenetako aukera izaten da biharkoa, oraingoz, abesbatzek ahotsak entzuteko.