Donostian atxilotua emakume bati poltsa lapurtzen saiatzeagatik

0

Atzo goizaldeko ordu bata eta erdiak inguru, Donostiako Alde Zaharrean zegoen emakume bati gizonezko bat hurbildu zitzaion atzealdetik eta zintzilik zeraman poltsa kentzen saiatu zen. Emakumeak poltsari eutsi zion, eta, indarka ari zirenean, lapurra polizia hurbil zegoela ohartu, eta lasterka ihes egiten saiatu zen, baina ez zuen lortu. Agenteek biktimaren oihuak entzun, eta porturantz lasterka ihes egiten ari zen gaztearen atzetik irten ziren, harrapatu eta atxilotu zuten arte.