Elche CF taldearen aurkako partidarako sarrerak

0

Elche CF taldeak 20 euroko prezioan jarriko ditu Athletic Cluben esku Errege Kopako 16/1eko partidarako sarrerak.

Partida ikusi nahi duten bazkideek Klubaren webgune ofizialeko Bazkideen Txokoan eman beharko dute izena urtarrilaren 17ko 10:00etatik urtarrilaren 20ko 10:00ak arte.

Epea amaituta, Athletic Clubek interesatuei jakinaraziko die nola ordaindu eta nola jasoko dituzten.

Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak eta NAN zenbakia adieraztea.