Gazte Abonoa geratzen den denboraldirako

0

Abuztuan ateratako denboraldi honetarako Gazte Abonoak izan duen arrakastaren ondoren,  Athletic Clubek txapelketako bigarren zatirako abonoa atera du ostegun honetan, abenduaren 19an. 28 urte arteko gazteek (barne*) eskuratu ahal izango dute. 14 urtetik gorako gazteek txartel digitala izango dute eta ATHLETICKET aplikazioaren bidez eskuratu ahal izango dute. Eskaintza hau 180 plaza berritara mugatzen da eta abonoaren prezioa 150 eurokoa da.

Abenduaren 19tik aurrera, osteguna, denboraldi erdiko GAZTE ABONOA eskuratzeko 180 alta berrirentzako epea zabalduko da. Abonua jaso nahi dutenek eskaera-orria bete behar izango dute web orrialdearen bitartez, ondorengo esteka honetan. Eskaera bete eta ordainketa egin ondoren, Gazte Abono berriaren txartel digitala modu automatikoan sortuko da eta ATHLETICKET aplikazioan erabilgarri egongo da. Klubak, urtarrilaren 8tik aurrera, Gazte Abono berriari abonatuaren zenbakia eta dagokion PIN-a jakinaraziko dizkio. Aipatutako zenbakia eta PIN-a ATHLETICKET-en erregistroan sartuz gero, Gazte Abono bakoitzak txartel digital berria izango du, atzipen-kodearekin, 2019/20 denboraldiari begira.

2005ean eta hurrengoetan jaiotako adingabeek txartel arruntarekin sartu beharko dute zelaira. Eskaera-orria bete eta ordainketa egin ondoren, Bazkidearen Arreta bulegoan hartu beharko dute txartela. Txartelaren jabeak bakarrik har dezake GAZTE ABONOA. Eskaera prozesuak argazki bat eranstea eskatzen du. Une horretan egingo ez balu, jabeak txartelaren tamainako argazki gaurkotu bat eraman beharko du edo, nahi izatekotan, Bazkidearen Arreta bulegoan argazkia zuzenean ateratzeko aukera eskainiko du Klubak.

Txartel arrunta nahi duten 1991eko uztailaren eta 2004. urteen artean jaiotako Gazte Abonuaren jabeek San Mameseko Bazkidearen Arreta bulegoan eskatzeko aukera izango dute urtarrilaren 8tik aurrera, 8:00etatik 18:30era (ostiraletan 18:00ak arte).

GAZTE ABONOA-ren jarlekuak Goi Hego Harmailaren 323 eta 324 blokeetan daude.

Klubak Goi Hego Harmailetik Behe Ipar Harmailera egindako lekualdatzearen berri emana ahal die abonatuei denboraldian zehar.

ATHLETICKET aplikazioak ez du Gazte Abonoaren jabeak ez diren horiei sartzen uzten, abonu hauek pertsonalak eta igaroezinak baitira. Aplikazioa Apple Storen eta Play Storen deskarga daiteke .

*1991eko uztailetik aurrera jaiotakoak. Gazte Abonoa hartzen duten 14 urte beherako adingabeek heldu batekin lagunduta joan beharko dute.