Merkatarientzako eta ostalarientzako euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik

0

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, hiriko merkatarien eta ostalarien federazioarekin batera, aipatutako gremioetako profesionalentzako euskara ikastaroak antolatzen ditu. Ikastaro espezifikoak dira, 60 ordukoak (otsailetik ekainera) 60 euroan, eta otsailean hasiko direnen izen-ematea urtarrilaren 31ra arte zabalik egongo da.

Bezero euskaldunak arreta hobea izatea da helburua eta, horretarako, euskara ikasten hastera edo euskara maila hobetzeko ikastaroak eskaintzen dira. Ikastaroak hiriko euskaltegietan gauzatuko dira (AEK, Ilazki, Hitzez, Legazpi 6, Urrats eta Urumea). Hainbat ikastaro mota daude:

  • I Modulua: Helburua: zerbitzua euskaraz ematen hasteko oinarrizko komunikazio-gaitasuna lantzea.
  • Jarraipen moduluak: Helburua: hizkuntza oinarriak eta edukiak finkatu eta osatzen joatea ulermenerako nahiz komunikaziorako gaitasuna hobetzeko.
  • Izen-ematea: Urtarrilaren 22tik 31ra
  • Izen-ematea on line