Javier Bikandik Manchesterren egin den «OECD Innovative Citizen Participation Network Meeting» topaketan parte hartu du

0

Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak «OECD Innovative Citizen Participation Network Meeting» topaketan parte hartu du. Jardunaldia The Organisation for Economic Co-Operation and Development (OECD) lankidetzarako eta garapen ekonomikorako erakundeak antolatutakoa izan da.

OECD Herritarren Partaidetza Sareak hainbat elkarte eta erakunde bildu ditu Manchesterren, tartean Eusko Jaurlaritza, demokrazia irekiaren prototipoei buruz hitz egiteko.

Javier Bikandik hainbat mahai-ingurutan parte hartu du. Bertan parte-hartzaileek esperientziak partekatzeko aukera izan dute. Topaketa Manchesterreko People’s History Museumen-en egin da.