75 urteko leialtasun zuri-gorria

0

Athletic Clubek 75 urteko leialtasuna erakutsi duten bost zale zuri-gorri gonbidatu zituen San Mamesen, Getaferen aurkako partidarako: Maria Teresa Arana, Alfredo Guijarro, Juan Antonio Veristain, Luis Guzman eta Angel Veristain; aipaturiko lehenengo laurek joan ahal izan zuten eta bosgarrenak, osasun arrazoiak medio, uko egin behar izan zion gonbidapenari.

Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidenteak omenduekin egoteko aukera izan zuen, eta haiek euren izena aipatzen duen plaka bat jaso zuten 75 urte hauetan zehar erakutsi duten leialtasunagatik eskerrak emateko.