Eusko Jaurlaritzak 418.000 euro baino gehiagorekin finantzatuko ditu enpresa poligonoetako banda zabala zabaltzeko lanak

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Euskadiko enpresa poligonoetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak zabaltzeko laguntzak 2019ko ekitaldirako arautzen eta iragartzen dituen aginduaren baitan aurkeztu den eskaera ebatzi du Eusko Jaurlaritzak bere azken kontseilu bileran. Erabaki horren ondorioz, 418.535,10 euro eman zaizkio Telefonica de España SAU enpresari.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak 2019ko uztailaren 24an eman zuen Aginduak ekarri du finantzaketa hori. Izan ere, aginduaren helburua da laguntzak ematea jarduera ekonomikoen –batez ere industri jarduerak– garapen leku diren edo izango direla aurreikusten diren eta «NGA gune zuriak» jotzen diren guneetan banda zabal ultra-azkarreko sareak zabaltzeko, hau da, NGA Banda Zabaleko baldintzetan Internet sarbideko zerbitzuak edukitzen utziko duten telekomunikazioko azpiegiturak ez dituzten eta datozen 3 urteetan ere edukiko ez dituzten guneetan horrelako sareak zabaltzeko. Agindu honen arabera, 1.976.833,17 euro ziren xede horretarako bideratutako baliabide ekonomikoak.

Aipatutako Aginduan aipatzen diren dirulaguntzen onuradunak izan daitezke behar bezala gaitutako operadore diren sektore pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak, eta Telefonica de España SAU izan da eskaera eta gainerako dokumentuak aurkeztu dituen erakunde interesdun bakarra.

Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabete bateko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean.