WOMEX 2020 Budapest: deialdia irekita

0

Womex(World Music Expo) munduko herrialde gehien biltzen dituen musika jaialdia da. Ekimen ibiltaria da, ez baita urtero leku berean egiten; eta aurtengoa Budapesten egingo da, urriaren 21etik 25era. Bertan musika talde, dj, musikarekin lotutako bideo ekoizle edota hizlari gisa parte hartu nahi duen orok, izena eman dezake martxoaren 13a baino lehen.