documenta 15-eko zuzendari artistikoek hitzaldi bat emango dute Bilboko Arte Ederren Museoan

0

Datozen egunetan ruangrupa Yakartako (Indonesia) artisten kolektiboak Euskal Herrira bisita egingo du bertako eredu eta praktika artistikoak ezagutzeko helburuarekin. Kassel-en (Alemania) bost urtero egiten den documenta arte erakusketa zuzenduko dute 2022an, eta horretarako garatzen ari diren kontzeptua izango dute hizpide Bilboko Arte Ederren Museoan emango duten hitzaldi irekian.