Eusko Legebiltzarrak antolatu duen Gregorio Ordoñezen omenaldi-ekitaldian parte hartu du Eusko Jaurlaritzak

0

Iñigo Urkullu lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako sailburuekin batera, Gregorio Ordoñez omentzeko eta gogoratzeko Eusko Legebiltzarrak antolatutako ekitaldian parte hartu du gaur. Ohiko bilkuraren hasieran, osoko bilkuren aretoan, minutu bateko isilunea egin dute omenaldi-ekitaldi gisa. Era berean, kanpoaldean, «Gauerdiko iparrorratza» eskulturaren ondoan, Gregorio Ordoñezen argazki bat jarri dute, eta suontzia piztu da.