JUAN MARI ABURTO BILBOKO ALKATEA KALE DOR KAYIKO IJITO ELKARTEAREN 30. URTEURRENEKO AMAIERAKO EKITALDIAN IZAN DA

0
  • Iñigo Urkullu lehendakariak eman dio amaiera ekitaldiari, elkartearen 30. urteurreneko opari-oroigarria emanez haren presidente Manuel Vizarraga Motosi.
  • KALE DOR KAYIKO elkarteak 30. urteurrena ospatu du Deustuko Unibertsitateko Paraninforan, musika, poema irakurketak eta mahai-inguruak izan dituen jardunaldi batean, hainbat gizarte ordezkarik parte hartu dutelarik.
  • KALE DOR KAYIKO ijito elkartea 1989an sortu zen, eta bere xedea da Euskadiko ijitoei hezkuntza, kontzientzia, formazioa eta aholkua ematea, eta hezkuntzaren, bizikidetzaren, promozioaren eta gizarteko parte hartzearen gaineko eztabaida eragitea haien artean.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea Iñigo Urkullu lehendakariarekin batera izan da KALE DOR KAYIKO ijito elkartearen 30. urteurreneko amaiera ekitaldian. Elkarteak Bilbon du egoitza, eta 1989an sortu zen, ijitoei hezkuntza, kontzientzia, formazioa eta aholkua ematearren, eta hezkuntzaren, bizikidetzaren, promozioaren eta gizarteko parte hartzearen gaineko eztabaida eragitearren haien artean.

Ekitaldian izan dira Juan Ibarretxe, Gizarte Ekintzako zinegotzia eta Itziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko zinegotzia; ekitaldia gaur izan da, Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan.

Iñigo Urkullu lehendakariak eman dio amaiera KALE DOR KAYIKO ijito elkartearen 30. urteurreneko amaiera-ekitaldiari, opari-oroigarri bat emanez elkarteko presidente Manuel Vizarraga Motos jaunari.

Gainera, ekitaldian musika ere izan da, zuzenean, Yarey Jiménezen eta Casimiro Amayaren eskutik, poemak irakurri dira, Tía Victoriaren eta Casimiro Amayaren eskutik, eta hezkuntzari, ijitotasunari eta gai sozialei buruzko hiru mahai-inguru egin dira, hainbat gizarte-ordezkarik parte hartu dutelarik.

Bilboko Udalak KALE DOR KAYIKO elkartearekin batera egunean-egunean lan egiten du Ijito Herria agerira ekartzearren eta kultur dibertsitatea gauza positibotzat erakustearren.