Capa: “Derbian jarri behar dugu arreta”

0

“Noski nekatuta gaudela, baina animikoki gainezka gaude eta indarrak atera behar ditugu”. Errege Kopan jokatzen ari diren partidea kopuru handia hizpide hartuta, Ander Capak baikortasun mezua zabaldu du datorren igandean (Reale Arena, 14.00etan) Athletic Clubek Realarekin jokatuko duen derbiaren aurrean.

Bart San Mamesen Bartzelonaren aurkako kanporaketa magikoa jokatu eta ordu batzuetara, eta Lezaman asteko azkenaurreko entrenamenduaren ostean, Capak prentsaurrekoa eskaini du eta igandeko partidan jarri du arreta: “Kopako partida ikaragarria izan da, baina orain derbia datorkigu eta gainera, Anoetan. Atzoko partida alde batera utzi behar dugu asteburu honetan eta Realaren aurkako partidan zentratu. Talde ikaragarria da, kalitate handiko jokalariak dituena eta gauzak oso ondo egiten ditu”.

Kopako finalerdietako zozketari buruz (Granada CF taldearen aurkako norgehiagoka), atzelariak honela aztertu du norgehiagoka: “Txapelketaren une honetan berdin zitzaigun aurkaria. Granada talde gogorra da eta gauzak ondo egiten ditu, bai Ligan eta baita Kopan ere. Igandeko partidan ondo jokatu eta gero dena ematera joan behar dugu Granadara. Erlaxatuago zaudete talde handiak kanpo daudelako? Nik ez dut hau inoiz bizi izan eta aparteko motibazioa da. San Mamesen atzo bizi genuena ikaragarria izan zen, oilo ipurdia jarri zitzaidan”.