‘El Txiringo’ antzezlana aurkeztu da

0

Gaur goizean Victoria Eugenia Antzokian ‘El Txiringo’ antzezlanaren prentsaurrekoa ospatu da. Oro har, kirolari eta, bereziki, futbolari buruzko solasaldi zoroa da. Korner, Kultura & Futbol Festibalaren barruan dago eta emanaldi bakarra izango du, otsailaren 13an izango dena Antzoki Zaharrean, 19:00etan. Anartz Zuazua da obraren zuzendaria, eta Borobil Teatroa konpainiarena da ikuskizuna. Bestalde, sarreraren prezioa 10 eurokoa da eta Antzoki Zaharrean eta Donostia Kulturako webgunean bertan eros daiteke. Prentsaurrekoan Iñaki Gabarain, Ernest Lluch Kultur Elkarteko zuzendaria, Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioko zuzendaria eta Asier Sota, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza, aktoreak, izan dira.