Talentutik bikaintasunera

0

Korner, Kultura & Futbol Festibalak bigarren ekitaldia ospatuko du gaurkoan. Zein dira talentua prestatzeko estrategiarik onenak? Nola garatu bere ahalmen guztia bikaintasuna lortu arte? Maria Botto aktoreak, Judith Jauregui pianistak, Javier Aizpurua zientzialariak eta Roberto Olabe Real Sociedadeko futbol zuzendariak eztabaida zirraragarri honi helduko diote. Hitzordua 19:30etan izango da, Ernest Lluch Kultur Elkartean. Gonbidapenak doakoak dira eta bertan jaso daitezke edukiera bete arte.