Arabako Minbiziaren Aurkako Elkarteak kolonoskopia eta mamografien bidezko dibulgazio eta prebentzio ekintzak zehaztu dizkio Artolazabali

0

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailburu Beatriz Artolazabalek gaur arratsaldean ezagutu ditu Patxi Ormazabal buru duen Arabako Minbiziaren Aurkako Elkarteak prebentzioaren arloan garatzen dituen dibulgazio-ekintzen xehetasunak. Pablo Larrabide eta erakundeko hainbat kiderekin batera, sailburuak Euskadiko hiriburuko Zabalgana auzoko instalazioak bisitatu ditu.

Ormazabalek azaldu dio Artolazabal Sailburuari AECCk Sofia Erregina kaleko bulegoetan bisitariei eskaintzen dien lan- eta arreta-sistema. Arabako AECCko presidenteak berretsi duenez, «Garrantzitsua da emakumeek eta gizonek aldian-aldian mamografiak eta kolonoskopiak egitea. Proba horiek gaixotasuna agertuz gero aurrea hartzen eta garaiz jokatzen laguntzen dute «. AECCk 4.800 bazkide ditu Araban, eta Biltzar espezializatu handi bat prestatzen ari da aurten.