Ingeteam, Europako instalazio fotovoltaikorik handieneko partaide

0

Euskal enpresak Aragoin kokatuta dagoen gune horretako azpiestazioak babestu eta kontrolatzeko sistemak hornitu ditu

Potentziako elektronikan espezializatutako dagoen Ingeteam euskal enpresak Aragoin kokatutako Europako instalazio fotovoltaikorik handienean parte hartu du, parkean sortutako energia bideratzeaz arduratzen diren lau azpiestazioak babestu eta kontrolatzeko sistemak hornituz eta abian jarriz.

Urte hasieran inauguratutako energia instalazio hau Zaragoza eta Teruel probintzien artean kokatuta dago, 800 megawatteko potentzia bateratua du eta 3.100 hektareatan sakabatutako 18 sailek osatzen dute.