Lasesarreko spa datorren astelehenean irekiko dute, eta doako sarrera izango dute UKEko abonatuek

0
Abonatuak doan sartu ahal izango dira, makinetatik tiket bat hartu eta igerilekuetako begiraleei erakutsita. Udalak, gainera, 6 eta 36 hilabete bitarteko haurtxoentzako igeriketa ikastaroak jarriko ditu martxan berriro ere. Izen-ematea martxoaren 4an irekiko da.

Lasesarreko spa datorren astelehenean jarriko dute abian. Igerilekuetako zoladuran egindako eguneratze-lanen ondoren, Udal Kirol Erakundeak (UKEk) instalazioak jendearentzat ireki ditu berriro; oraingo honetan, Barakaldoko kirol-zerbitzuetara abonatutako pertsonek doako sarbidea izango dute.   «Hauxe da kirol ikastaro berriaren berrikuntza nagusia, 2020tik aurrera abonatuek doan izango baitute zerbitzua», adierazi du Iñigo Asensio UKEko presidenteak. «Gure abonatuei kirola egiteko orduan UKEren alde egiten duten apustua eskertzeko modua da».

Udalak kirol instalazioen erabilera bultzatzea proposatu du, eta horregatik hainbat abantaila ezarri dituzte urte berria hastearekin batera. Horietako bat sparako doako sarbidea da. Hidromasaje-igerilekua du bertan.

Doako zerbitzu hori erabili nahi dutenek tiket bat atera beharko dute saioaren eguna eta ordua zehaztuz, eta ur instalazioetan dauden UKEko langileei erakutsi beharko diete.  Saio bakoitzean gehienez sei pertsona onartuko dira, guztiek zerbitzuen erosotasunaz gozatzeko aukera izan dezaten.

‘Abonatu gabeko pertsonak ere sartu ahal izango dira hidromasajeko igerilekura, baina horretarako dagokion tarifa ordaindu beharko dute ‘, zehaztu du zinegotziak.

HAURTXOENTXAKO IGERIKETA IKASTAROAK
Spako instalazioak hobetzeak haurtxoentzako igeriketa ikastaroei berriz ekiteko aukera emango dio Udalari. Hala, 6 eta 36 hilabete bitarteko haurtxoekin hamabi talde jarriko dituzte martxan; ostiraletan, goizez ariko dira, eta larunbatetan, goizez eta arratsaldez.

Talde bakoitzak 4 familientzako lekua du, ikastaroa haurtxoentzat ahalik eta erosoena izan dadin.  Izen-emate epea datorren martxoaren 4a hasiko da, eta hilaren 6an plazen zozketa egi