Eusko Jaurlaritzak bioekonomiari buruzko jardunaldi bat antolatu du

0

Arantxa Tapia sailburuak inauguratuko du jardunaldia, zeina Bioregions Facility bultzatzeko ekitaldi bat izango baita

Eusko Jaurlaritzak eta Europako Basozaintzako Institutuak (EFI) jardunaldi bat antolatu dute datorren martxoaren 9an Bilbon, non hizpide hartuko baitira bioekonomia, ekosistemen eta biomasaren erabilpen jasangarria, eta plastikoak, hormigoia edo altzairua bezalako produktuak gutxiago kutsatzen duten beste produktu batzuez ordezkatzeko aukera.

Jardunaldi hori Euskalduna Jauregian egingo da (izena emateko epea zabalik dago jadanik) eta Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak inauguratuko du. Prestatu den egitarauan, hizpide hartuko dira basoetan oinarritutako bioekonomia, aliantza publiko-pribatuak eta Bioregions Facility sortu berria.

Gainera, Javier Zarraonandia, Industria sailburuordea, euskal bioekonomiako esperientziez eta planez mintzatuko da, eta Alemania edo Finlandiako hainbat eskualdetako arduradunek bioekonomia arloan garatu dituzten proiektuez hitz egingo dute.

Antolatzaileen arabera, ekonomiaren eraldaketa jasangarri honek beraizik eskatzen digu  eskualde mailan eta modu koordinatuan jardutea Europan.