Chillida Lekuk eta San Telmok bere bazkideei abantailak eskainiko dizkiete

0

San Telmo Museoak eta Chillida Lekuk akordio bat sinatu dute, euren bazkideek beste museoaren sarreran %50eko deskontua izan dezaten. Akordio horretan bertan, gainera, bi museoek konpromisoa hartzen dute bazkideei urtean bi bisita gidatu eskaintzeko, hurrenez hurren.

  • Chillida Lekun San Telmo Museoko bazkideentzako bisita: udaberrian eta udazkenean museora bisita.
  • San Telmo Museoan, Chillida Lekuko bazkideentzako bisita:
    Udaberrian: erakusketara bisita: Deabrua ote
    Udazkenean: erakusketa bisitatzea: Ikusgarritasunaren logikak

Era berean, bi museoek, Artiumekin hitzarmenak sinatuta dituzte, eta, horren bidez, bi museoetako bazkideek Gasteizko museoan sarrera erdi prezioan izango dute, eta alderantziz.