462 ekarpen aurkeztu dituzte “Getxo Txukun Villamonte” prozesuan

0

Guztira 462 ekarpen aurkeztu ziren “Getxo txukun. Auzoz Auzo, kalez kale. Barrio a barrio, calle a calle”, prozesu parte-hartzailean; joan den abenduan Villamonte inguruan amaitu zen ekimen honen bitartez, iradokizunak jaso zituzten hobekuntzak egiteko Makaleta etorbidea, Iturribarri, Areneondo, Arene, Villamonte, Bolue eta Salsidu kaleek mugatzen duten espazioan.

Prozesuan guztira 221 lagunek parte hartu zuten. Horietatik 69 prozesutik kanpo geratu ziren: 8 identifikatuta ez egoteagatik eta 61 hobekuntzak egin behar ziren eremuan helbideratuta ez egoteagatik. Kanalei dagokienez, 75 lagunek horretarako prestatutako postontzietan utzi zituzten galdetegiak, 50ek horretarako jarritako karpetan, 16 pertsonak online (udalaren webgunean gaitutako inprimakia betez) eta 11k kokapen desberdinetan jarritako hautestontziak erabili zituzten. Guztira 462 ekarpen lortu ziren, eta horietatik 378 baliozkotu ziren prozesuaren esparruan. Era berean, emakumeen parte-hartzea handiagoa izan da, 91, eta gizonena, berriz, 61.

Prozesuan eragin handiena izan duen adin-tarteari erreparatzen badiogu, 45 urtetik gorako pertsonak dira gehien parte hartu dutenak.

Proposamenekin lotutako gaiei dagokienez, 322k azpiegiturekin, obra eta zerbitzuekin eta ingurumenarekin dute zerikusia; 33k herritarren segurtasunarekin; 11k Kultur Etxearekin; 5ek gobernu irekiarekin eta modernizazioarekin; 4k gizarte-kohesioarekin; eta 3k Ekonomia- Sustapenarekin.

Proposamenak aztertu ondoren, dokumentu bat egingo da, eta inguruko bizilagunei bidaliko zaie. Bertan, proposamenei erantzun eta aurrera eraman ahal izango diren jarduerak jasoko dira.