Patxi Zubizarreta idazlea Orioko Zaragueta Herri Eskolan izan da

0

Gaur, otsailak 26 asteazkena, Patxi Zubizarreta idazlea Zaragueta Herri Eskolan izan da. Aurreko asteetan, LH4ko ikasleak Euskadi Saria jaso duen «Karri, korri, kurru» liburua irakurtzen ari dira; gogoz landu dute liburuaren mamia kapituluz-kapitulu.

Gaurko saioan, ikasleek prestatutako galderak erantzun ditu Zubizarretak, eta giro atseginean egon dira idazlea eta gaztetxo oriotarrak.