Donostiako Udalak abian jarri du galtzadako zoladuraren konponketak burutzeko proiektua

0

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu galtzadako zoladuraren konponketak burutzeko proiektua burutzeko obra EXCAVACIONES Y TRANSPORTES ORSA S.L. enpresari esleitzea. Ejekuzio hau bi zatitan egingo da

  • 7,5 astetan egin bekarko da 319.784 euroko prezioarekin
  • 17 astetan 711.997 euroko prezioarekin

Lehenengo sortan jasotako lanetan, errodatze zoladurako zulo batzuk konponduko dira (azalera 5-400 metro koadro da gehienetan). Duten egoera dela eta, luze gabe zoladura berritu beharko zaien kaleetan egingo dira lanak. Hurrengo auzoetan egingo dira lan hauek:

  • Intxaurrondo
  • Gros
  • Egia
  • Erdialdean
  • Antigua

Bigarren sortan egin beharreko lanak, Donostiako zenbait kaletako zoladura osorik edo zatika berritzea aurreikusi dute, 90 metroko gutxieneko luzerako kale zatitan. Guztira, 21 kale/pasealeku galtzadaren zoladura berritzeko.

Groseko kolektoreak

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Groseko kolektoreen presazko birgaikuntza (1. Fasea) obra proiektuaren exekuzioa xede duen kontratazio espedientea. Lanak 8 hilabeteko epean egin beharko dira 943.488 euroko aurrekontuarekin.

Proiektu honen helburua Gros auzoko zenbait kaletako kolektoreen egitura birgaitzea eta indartzea da, kale horiek partzialki edo osorik ez kolapsatzeko eta datozen hamarkadetan behar bezala funtzionatuko dutela ziurtatzeko.

Urgull mendiko zerbitzuak

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Urgull mendian zerbitzuak berritzearen proiektuaren exekuzioa burutzeko obrak egiteko kontratazio espedientea, eta esleipen prozedurari hasiera eman agintzea, modu ireki eta presazko izapidetzan eginda, eta gehienez 6 hilabetetan egin beharrekoa.

1.023.911 euroko aurrekontua duen proiektu honen helburua hurrengoak dira:

  • zerbitzu-sareak berritzea, hartara, komunak jendearentzat irekitzeko modua izatea.
  • Parkeko eraikinik bisitatuenen harguneak bildu eta hoiek hiriko saneamendu-sareari lotuko dituen saneamendu-sarea ematea
  • Gazteluko argindarraren potentzia handitu ere egin nahi da
  • Kaleko argien eta argi apaingarrien sarea berritu eta zabaltzea ere, Urgulleko harresiak berreskuratzeko obra egiten ari den tokietan.
  • Iturriaren inguruan berez garbitzen den komun bat jartzea

Marruseko baratzeak

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Marrus 2n aisialdirako baratzeak instalatzeko proiektu teknikoaren exekuzioa burutzeko obrak egiteko kontratazio espedientea. Proiektua 3 hilabetetan egin beharko da zuinketa egiaztapen akta sinatzen denetik eta 266.123 euroko prezioa izango du.

Lorategi publikoko proiektuaren helburuak hauek dira:

  • lursail hauetan lurzoruaren funtzio naturalak mantentzea
  • nekazaritza ekologikoa sustatzea naturarekiko errespetua den
  • kontsumitzaileen osasuna hobetuko duen ekoizpen gisa, auzoko eta / edo hiriko biztanleen harreman soziala bultzatzea, eta hiritarra jarduera landatarrago batera hurbiltzea.

Energia-ikuskapenak eraikin publikoetan

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Donostiako Udalaren eraikin publikoetan energia-ikuskapenen kontratua kontratatzeko espedientea. Kontratu hori 6 hilabeteko epean egin behar da, kontratua formalizatzen denetik, eta lizitatzaileek eskaintza gutxitu dezakete.
Ikuskapenek 47.359 euroko finantziazioa izango dute, eta 10 eraikinetam egingo dira:

  • Ikasbide Ikastola
  • Zuhaizti Aldakonea Ikastetxea
  • Altza S.J.C ikastetxe publikoa
  • Aitor Ametzagaina eskola
  • Ibai Ikastola HLHI
  • Amassorrain Ikastola
  • Ikastola Intxaurrondo Hegoa
  • Jakintza Heriz Ikastetxea
  • Oleta LHI
  • Kontxako kabinak

Altzako kanpoko igerilekuak

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Altzako kiroldegiko kanpoko igerilekuak egokitzeko proiektua. Altza TLCH aldi baterako enpresa batasunak idatzi du eta 2.293.201 euroko aurrekontua izango du. Onespen honekin, aurrera jarraitzen du Altza auzoko kiroldegi berriaren proiektuak.

Parte Zaharreko Plan Orokorra

Tokiko Gobernu Batzarrak behin betiko onarpena eman dio Parte Zaharra hirigintza eremuaren arau partikularrari dagokion Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari eta planaren Hirigintza Arauak argitaratzea onartu du.