Gobernuak beste agintaldi baterako berretsi ditu Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bost kide

0

Gobernu Kontseiluak gaur bost dekretu onetsi ditu, Fátima Saiz Ruiz de Loizaga, Imanol Zubizarreta Arteche, Iñaki Beitia Ruiz de Arbulo, Luis Mª Eskubi Juaristi eta Maite Astigarraga Goenaga Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokal izendatzeko. Izendapen horien bidez, sei urteko beste agintaldi batean jarraituko dute kargu publikoetan.

AHOLKU BATZORDE JURIDIKOA 

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren, toki-administrazioaren, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen eta horiei lotutako edo horien mendeko gainerako erakunde publikoen kontsulta-organoa da. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak administrazio-jarduketa legeetara eta Zuzenbidera egokitzen dela bermatzen du, eta honako kasu hauetan kontsultatu behar da:

  • Lege-aurreproiektuak
  • Legegintza-dekretuen proiektuak
  • Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarraren legeak garatzean edo gauzatzean, Estatuko legeria garatzeko eskumen autonomikoak baliatzean, edo Europar Batasuneko erregelamenduak edo zuzentarauak garatzean edo aplikatzean ematen dituen erregelamenduzko xedapenen proiektuak
  • Gatazkak tokiko autonomiaren defentsan
  • Egintzen eta administrazio-xedapenen ofiziozko berrikuspena
  • Berrikusteko aparteko administrazio-errekurtsoak
  • Administrazio-kontratuen baliogabetasuna, interpretazioa eta ebazpena
  • Administrazio-emakiden baliogabetasuna, interpretazioa, aldaketa eta azkentzea
  • Administrazioen ondarezko erantzukizunei buruzko erreklamazioak
  • Udal-barrutien aldaketa lurralde historiko bati baino gehiagori eragitean
  • Bere eraketari, antolamenduari, eskumenari eta funtzionamenduari buruzko gaiak