Itxaro Borda aurtengo Bruselako Liburu Azokan izango da

0

Martxoaren 5etik 8ra bitartean egingo da aurtengo Bruselako liburu azoka. Zita honetara Itxaro Borda idazle eta itzultzaile baionarra gonbidatu dute, eta EUNIC Europar Batasuneko Kultur Institutu Nazionalen sareak antolatutako egitarauaren parte izango da, mahai inguru batean parte hartuz.