Komunikatu On programa aurkeztu da Zarautzen

0

Zarauzko Udalak Komunikatu ON programa aurkeztu du. Gipuzkoako SOS Arrazakeriak antolatu duen programa bat da, Eusko Jaurlaritza eta Zarauzko Udalaren laguntzarekin eta herriko lau ikastetxeek parte hartuko dute: Antoniano ikastetxea, Salbatore Mitxelena Ikastola, La Salle Zarautz Ikastetxea eta Lizardi institutua. Ikastetxe batzuk proiektuarekin hasi dira dagoeneko.

Programaren helburu nagusiena atzerritik iritsitako bizilagun berriei buruz sortzen diren zurrumurruak, estereotipoak eta aurreiritziak zalantzan jartzea da, zurrumurru hauekiko pentsamendu kritikoa landuz.

Iratxe Zorrozua, Inmigrazio eta Kultur Aniztasunaren zinegotziaren esanetan: “programan parte hartzen duten ikasleek ikus-entzunezko produktu bat sortuko dute eta herri osora zabalduko dute. Ekitaldia maiatzaren 7an izango da Modelo Aretoan”. Etorkinei buruz bolo-bolo zabalduta dauden zurrumurru faltsuei aurre egin behar diegu”.

Zazpi t´erdiko produktorako Pello Gutierrezen esanetan: “Eskoletako gazteei aukera emango zaie ikus entzunezkoaren bitartez, gai honi buruz esan eta sentitzen dutena espresatzeko. Orain arte egin dituzten lanak oso desberdinak dira eta oso polita iruditu zaigu, emaitza Modelon ikusiko da”.

Lizardi Institutoko Iratik da proiektuan parte hartu duen ikasleetako bat: “Arrazakeriari buruz hitzaldi bat eman ziguten eta asko ikasi genuen. Ondoren, gure ideak azaltzen hasi ginen eta gure bideoak prestatzen egin gara. Asko ikasi dugu eta esperientzia oso ona izan da. Hesia, beldurra, familia… izan dira gehien entzun ditugun hitzak”.