Lekeitiok hartu du Euskal Kostaldeko mahaiaren bigarren bilera

0

Bihar bilduko da Lekeition Euskal Kostaldeko sektore publikoaren mahaia “Itsas-kultura” produktuaren egitura, soil-soilik, lantzeko.

Getarian, otsailaren 10ean izandako lehen bileran, Elkanok burututako munduari lehen itzuliaren inguruko ospakizunak eta Pasaiako Itsas-jaialdia Turismoko Plan gidatzaileak biltzen duen produktu hau bultzatzen eta egituratzen hasteko oso arrazoi eta eduki egokiak direla adostu zen.

Eta lehen pausu moduan, egun eskaintza osotu ahal duten planak, esperientziak eta azpiegituren zerrenda bat egin nahi da.

Bileran, euskal kostaldeko turismoko eskualdeek eta udalek hartuko dute parte, Elkano 500 Fundazioa, Euskal Kostaldeko Museoen Sarea eta Basquetourrekin batera.