Gasteizen atxilotu dute emakume baten aurkako sexu-erasoagatik

0

Ertzaintzako agenteek 39 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur, astelehena, goizaldean, Gasteizko Zabalgana auzoko etxebizitza batean egindako sexu-erasoa leporatuta.

Asteburu honetan Arabako hiriburuko Zabalgana auzoko etxebizitza partikular batean gertatu da erasoa, eta eginbideak ireki zaizkio 39 urteko gizonezko bati. Ertzaintzan jarritako salaketaren arabera, joan den larunbatean biktima borondatez joan zen ustezko erasotzailearen etxera, eta bertan, eta bere baimenik gabe, gizonezkoak sexualki eraso egin zion.

Gertatutakoa Ertzaintzari jakinarazi ondoren, agenteek ustezko erasotzailea identifikatzeko eta atxilotzeko kudeaketak hasi zituzten. Biktimak emandako informazioari esker gaur, astelehena, goizaldean, atxilotu dute ikerketaz arduratu diren agenteek 39 urteko gizonezkoa, eta sexu-erasoaren delitua leporatu diote.