Donostiaeskola: Audacity eta Musescore tailerren arrakasta

0

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak azken bi asteetan proposatutako tailerrek erantzun positiboa jaso dute ikasle eta irakasleen artean, konfinamendu egoera honetan ikasketa eta trebakuntza bultzatuz.

Ikasleen musika-ikaskuntza errazteko asmoz, Eskolak doako online tailer hauek antolatu zituen, zuzeneko eskolekin eta bideo eta tutoretzekin osatua.
Pasa den astean, MuseScore (musika idazteko programa) tailerra eman zen. Hainbat formatutako partiturak esportatu eta inportatu ditzake eta perkusioa idazteko aukera eskaintzen du. Ikasle eta irakasleen arteko partaidetza parekoa izan zen, 43 pertsonak guztira jarraitu zutelarik.

Aste honetan, Audacity tailerrarekin gabiltza, hasieratik audio edizioaren munduan sartu nahi dutenentzat pentsatutakoa izan dena. Pista anitzeko grabazioaren mundua esperimentatzen hasten diren pertsonentzat baliagarria hain zuzen. Tailerrak 50 ikasle ditu guztira, ikasleen gehiengo batekin eta irakasleen partaidetza esanguratsuarekin, ia erdiak eskola eukaraz jaso nahi izan duelarik.

Ikastaroak, Unai Morazak, Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolako soinu eta informatika teknikariak, eskeini ditu. Partaideek eskolak berrikusteko esteka jasoko dute tailerraren amaieran, haien kabuz trebatu daitezen.