Eusko Jaurlaritzak abeltzaintza-sektorearekin lankidetzan dihardu ustiategien errentagarritasuna bermatzeko

0

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailaren mende dagoen HAZI Fundazioa erakunde publikoak akordio bat egin du Harakai kooperatibarekin, zeinaren bitartez agintzen du euskal abeltzainek oraingo sasoian ekoizten dituzten bildotsak erosiko dituela, aldi berean erosketa prezioari eutsita, hau da, Eusko Labela duten bildotsak kiloko 6 euroan erosita.

Horrela, Eusko Jaurlaritzak, Europear Batasunak neurri legislatiboen aldaketek ematen dituzten aukerei jarraiki Covid-19ko kirisiaren aurrean,  modu koordinatuan eta zentralizatuan jarduteko aukera eskaini nahi du ustiategi horien errentagarritasuna eta jarraipena bermatzeko duten premisari erantzuteko, geldialdi ekonomikoak larriki kaltetuta baitaude. Izan ere, geldialdi horrek kontsumoaren beherakada drastikoa ekarri du HORECA kanalean (ostalaritza, sukaldaritza, catering), bere bezero nagusian, alegia.

Harakaik, berriz, Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintzako kooperatibagintzan enpresa aitzindaria izanik, Euskadiko hiru lurralde historikoko ardi, behi eta txerrien 620 ekoizle inguru biltzen ditu, horietatik 100 artzain izanik, eta kanpaina bakoitzean 12.000 bildots merkaturatzen ditu. Akordio berri honekin, jada kooperatiban daudenek emandako bildotsez gain, kooperatibak 15.000 bat abere gehiago hartuko ditu, kooperatibako kideak ez diren artzainen ekoizpenari irteera emateko.

Hala, Harakaik 27.000 bildots edukiko ditu kanpaina honetan, eta kontserbatu egingo ditu merkatuak bere onera bueltatzen denean saltzeko.  Azken urteetako joeran oinarritutako aurreikuspenen arabera, horien %70 inguru Eusko Label zigiluarekin merkaturatuko dira.

EROSKIk bertako produktuaren aldeko apustuari jarraiki bildotsak merkaturatuko ditu produktua kontsumitzaileri helaraziz.

Konpromiso honekin, Eusko Jaurlaritzak bere helburu nagusietako bat indartuko du krisi egoera honetan, zehazki, euskal baserrien ekoizpena balioesteko eta ekoizpen horri eusteko helburua, eta horretarako ustiategien errentagarritasunean eta landaguneen garapen sozioekonomikoan lagunduko du, aldi berean kalitateko produktuak eta gertuko produktuak babestuta.

Harakaik 664 854 032 telefono zenbakia jarri du ekoizleen eskura, akordioaren edukiaren eta baldintzen gaineko informazio gehiago eta xehetasunak nahi izanez gero, eskuratzeko. Telefonoan, 08:00etatik 14:00etara eskainiko dute arreta.