Artistas en Ruta egitasmoak deialdiaren epea luzatu du

0

Artistas en Ruta egitasmoak bertara musika proposamenak bidaltzeko deialdia irekita mantentzea erabaki du, Koronabirusak eragindako egoera dela eta. Apirilaren 17ra bitarte zabalik egongo den deialdi honetatik, 2020. urtearen bigarren kontzertu ziklorako taldeak hautatuko dira; irailetik abendura bitarte Estatuan zehar kontzertuak emango dituzten talde edota artistak, alegia.