AFAren web orriak zenbait aholku osasungarri eta ariketa ditu konfinamenduan egiteko

0

Ana del Val foru diputatuak zuzentzen duen Kultura eta Kirol Sailak zenbait aholku osasungarri txertatu ditu Foru Aldundiaren webgunean, konfinamendu egoerari modu osasuntsu eta orekatuan aurre egiteko, gaur, apirilak 6, Kirolaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez.

Aholkuak, funtsean, hiru dira: dieta osasuntsu eta orekatua mantentzea, egunean 30 minutuko jarduera kardiobaskularra egitea, eta ariketen errutina, jarrera bizioei eta entzierroaren antsietateari aurre egiteko.

Del Valen arabera, “Kirolaren Nazioarteko Eguna da gaur, Nazio Batuen Batzar Nagusiak aukeratu zuen eguna, kirolak giza eskubideen sustapenean, garapen ekonomikoan eta soziosanitarioan izan dezakeen garrantziari buruz kontzientziatzeko asmoz. Asmo berberarekin, baina guztiontzat berria den egoera batetik, Covid19k sortutakoa, Aldunditik gure harri koskorra ekarri nahi dugu, pertsonek konfinamenduari modu osasuntsu eta orekatuan aurre egin diezaioten”, adierazi du.