Bizkaiko Foru Aldundiak web bat aktibatu du COVID-19ari inguruko informazioari buruz

0

Bizkaiko Foru Aldundiak webgune bat aktibatu du astelehen honetatik, apirilaren 6tik, COVID-19ren inguruan sortutako egoerari buruzko informazio guztiarekin. Webgunera, www.bizkaia.eus helbidetik sar daiteke, eta bertan jakitera ematen da zer neurri hartzen dituen foru-erakundeak krisi sanitarioaren ondorioak arintzeko. Gainera, katalogo batean biltzen ditu autonomo eta enpresentzako laguntza eta estimulu ekonomiko eta fiskalak.

Bizkaiko Foru Aldundiak kanal espezifiko bat jarri nahi du erabiltzaileen esku, informazio egiaztatu eta eguneratua eskaintzeko. Helburua da egungo egoera ezagutzera ematea, bai eta sail eta zerbitzuetan gertatzen diren aldaketak ere. Modu horretan, posible izango da jakitea zein diren tributuen arloan onartutako azken aldaketak eta zer-nolako aldakuntzak gertatzen diren sail eta sozietate foral guztien programa eta deialdietan, bai eta berrikuntzak bide telematikotik ezagutzea eta ezohiko aldi honetan foru-erakundeak abiatzen dituen ekimen guztien berri izatea.

Bizkaiko Foru Aldundiaren COVID 19 webguneak kontsultako tresna eta lanabes eraginkorra izan nahi du, haren bidez herritarrek arin eta erraz eskura ahal izan dezaten funtsezko eta zerbitzuko informazioa.