Ertzaintzak eta udaltzaingoek beste 484 isun jarri zituzten atzo alarma-egoeran ezarritako neurriak ez betetzeagatik

0

Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo 926 pertsona identifikatu zituen eta 885 ibilgailu geldiarazi zituen. Kontrol horietan 176 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 6 pertsona atxilotu zituen atzo.

Euskadiko hiriburu eta udalerrietako udaltzaingoek, berriz, 2.025 pertsona identifikatu zituzten, 2.707 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 308 isun jarri zituzten atzo, larunbata, egunean zehar. Horrez gainera, pertsona bat atxilotu zuten.

* Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.