Dbus-en ordutegi berriak bihartik aurrera

0

Bihartik aurrera, apirilak 14, Dbusen zerbitzuak aldatuko dira berriro, lanegunetan, COVID-19aren ondoriozko egoerara egokitzeko.

Zerbitzuaren aldaketa berri horrekin, zerbitzuen irteera batzuk indartuko dira erabiltzaile gehien erregistratzen ari diren lineetan –5-Benta Berri, 13-Altza eta 28-Amara-Ospitaleak lineak–, bai eta 40-Gros-Antiguo-Igara linean ere.

Gainera, doikuntzen lehen fasean kendu ziren linea batzuetan, hala nola 29-Hego Intxaurrondo Sur eta 33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio lineetan, eguneko ordu jakin batzuetan zerbitzua emango da.

Lanegunetan egingo da zerbitzu handitze hori, eta egoera aldatuz doan neurrian berriro aldatu daiteke. Larunbat, igande eta jaiegunetan pasa den martxoaren 23an ezarritako ordutegiak mantentzen dira.