Bizkaiko errepideetan eta bidegorrietan Aldundiak abian dauzkan 17 obrei berriz ekin diete

0

Gaurtik aurrera berriz ere eraikuntza-lanari ekingo zaio Bizkaiko Foru Aldundiak errepideak eta bidegorriak egiteko edo hobetzeko sustatutako obra gehienetan. Lan horiek bertan behera gelditu ziren obra gutxietan joan den martxoaren 30ean, martxoaren 29ko 10/2020 Errege Dekretuak aginduta; harrezkero obrak zaintzeko eta mantentzeko lanak baino ez dira egin.

Lanei berriro ekingo zaie enpresek lantokietan COVID-19 birusa kutsatzeko arriskua murrizteko segurtasun-neurriak (eraikuntza-obretako neurri bereziak barne) ezarri dituztela frogatu ahala.