Lau proiektu MartxUp! ekimenean

0
    • MartxUp! ekimenaren hirugarren edizioko proiektuek landuko dituzten gaiak honako hauek dira: bizitza guztirako pentsatutako hezkuntza proiektua, auzotarren artean diseinatutako parkea, merkatarientzako salmenta plataforma digitala, eta haur eta gazteen artean jarrera kritikoa lantzeko eskolaz kanpoko akademia.
  • Udaleko Donostia Gazteriaren MartxUp! ekimenaren helburuekin bat egiten dute lau proiektuek; hirian gazteen proiektu eraldatzaileak martxan jartzearekin, hala nola, parte hartzea eta ikuspegi kritikoa sustatzearekin.
    • Alarma egoera dela-eta, bideo bidez egin diete proiektuen aurkezpena saileko arduradunei. MTA-Mondragon Team Academy-rekin dagoen hitzarmenari esker, horren aurretik, parte hartzaileek formazioa jaso dute Belle et Pop, Antiguo Hezitzailea, Añorgako Naturaren Parkea eta Mundu proiektuak osatzeko. Prozesuan zehar udalaren ekarpenak ere jaso dituzte, eta aurrera begira elkarlana nola garatuko duten aztertu dute. Horren baitan, Donostia Gazteriak diruz lagunduko ditu lau proiektuak.