Obrak itzuli dira Bilboko kaleetara

0

Bilboko Udala harremanetan jarri zen atzo bide publikoan obrak egiten ari diren enpresa esleipendun guztiekin, gaur hasita, apirilak 14, hirian berriz ere lanean has daitezen.

Nolanahi ere, geldialdiaren hasieran gertatu zen bezalaxe (denbora tarte bat eman zen materialak balizatu, estali eta kentzeko), lehenengo orduak beharrezko materialak azaleratu eta eramateko eta balizak kentzeko erabiltzen ari dira, eta ondorioz, gaur bederen, jarduerara apurka-apurka itzuliz joango dira.

Obra guztiak gaur hasi dira berriz ere, zenbait jarduketa izan ezik, izan ere, azken hauetako enpresa eraikitzaileek Pazko asteko oporrak mantenduko dituztenez gero, lanak ez dira berriro hasiko astelehenera arte, hilak 20. Halaxe gertatuko da Calixto Diez plaza urbanizatzeko lanetan, Zorrotzaurreko Beta 2 eraikinean eta Errekalde, Uzturre eta Enkarnazio plazetan estalkiak jartzeko lanetan.