Bingen Zupiria: «Kulturaren arloa Eusko Jaurlaritzaren laguntza lerro zehatz bat izan duen lehenengoetako bat izan da»

0

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Euskadi Irratiko faktoria saioan izan da gaur, eta bertan Covid 19ri lotutako krisiak kulturaren arloan, hizkuntza politikan eta kirolean izan duen eraginari buruz hitz egin du. Sailburuak ‘Kulturako langileei laguntzeko programaren’ inguruko zenbait xehetasun azaldu ditu, eta azpimarratu du kulturaren arloa Eusko Jaurlaritzaren laguntza zehatzak izan dituen lehenengoetako bat izan da.