Ertzaintzak eta udaltzaingoek beste 376 isun jarri zituzten atzo alarma egoerarekin loturik

0

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen artean atzo, asteazkena, apirilak 15, beste 376 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 164 pertsona zigortu zituen atzo, eta udaltzaingoek, berriz, 212. Bestalde, 9 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.

Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo, asteazkena, 865 pertsona identifikatu zituen eta 1.517 geldiarazi zituen. Kontrol horietan 164 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 8 pertsona atxilotu zituen atzo.

Euskadiko hiriburu eta udalerrietako udaltzaingoek, berriz, 1.489 pertsona identifikatu zituzten, 2.558 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 212 isun jarri zituzten atzo, asteazkena, egunean zehar.  Horrez gainera, 1 pertsona atxilotu zuten.

Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.