Arrantzaleak gaur aterako dira antxoatara

0

Jon Mujika Orioko Kofradiako presidentearen iritziz, beraientzat «ona» litzateke iazko kosterako zenbakiak errepikatzea; antxoa ondo harrapatu zuten kantitatez eta tamainaz, eta kiloa 1,35 eurotan saldu zuten bataz beste. Presidentearen esanetan, aurten ohi baino ziurgabetasun handiagoarekin ekingo diote kanpainari, koronabirusak industrian —beraien kasuan kontserben sektorean, zehatzago— eta kontsumitzaileengan izan dezakeen eraginagatik.

Orioko bapore kopuruari dagokionez, urtez urte zifra apalduz doa. Guztira, herriko lau itsasontzik hasi dute arrantza denboraldia 2020an, iaz baino bat gutxiagok, San Antonio baporea Hondarribira saldu ostean.