Bilborock-ek 23 urte bete ditu

0

Bilboko Udalaren Bilborock aretoak 23 urte bete ditu, eta bilbotarrak gonbidatzen ditu konta dezaten sare sozialen bidez zein izan den urte hauetan guztietan gogokoen izan duten ekitaldia, eta parteka ditzaten Bilborock-en bizi izandako uneen argazkiak.

Nahi duenak aukeran du bere oroitzapenak eta bat-bateko argazkiak partekatzea Bilborock-en Facebook-en argitaratutako abiarazte post-ean, zeinak @bilborockbilbao etiketa baitarama, #Bilborock23urte traola baliatuz horretarako. Parte hartzen dutenen artean txeke-opari bat zotz egingo da, 80 eurokoa, Fnac.es-en gastatzeko. Parte hartzeko ekintza bakoitzak zozketan parte hartzeko aukera bat ekarriko du.

Gainera, Bilboko Udalak, Bilborock-en bitartez, beste ekimen bat jarri du abian, 18 eta 35 urte bitartezko gazteentzat, parte har dezaten #EtxeanGeratukoGara #BainaAspertuGabe ekimenean eta parteka ditzaten, sare sozialen bidez eta traol horiek erabiliz, beren sorkariak, proposamenak eta ekimenak, hala nola modu akustikoan kantatzeko abestiak, etxean egin daitezkeen jarduera berrietarako ideiak, hitzorduak, lehiaketak, dantza ikastaroak eta gimnastika ariketak, besteak beste.