Osasun Sailak aurten 300.000 euro bideratuko ditu GIB/HIESA, C Hepatitisa eta sexu-transmisioko infekzioak prebenitzeko eta kontrolatzeko lanak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeetara

0

Gobernu Kontseiluak gaur onartu duen Nekane Murga Osasuneko sailburuaren aginduan, 2020an Euskadin GIB/hiesa, C Hepatitisa eta Sexu-transmisioko infekzioak (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko jarduerak garatuko dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei laguntzak emateko deialdia egiten da, zenbatekoa 300.000 eurokoa izanik.

Horrela, Osasun Sailak aurten ere sustatuko du GIB/hiesaren, C Hepatitisaren eta STIen alorrean erakunde horiek Euskadin egiten duten funtsezko lana, ezinbestekoa dena, administrazio publikoek burutzen duten jarduerarekin batera, infekzio horien transmisioa prebenitzeko eta dagoeneko birus-eramaileak diren pertsonen egoera hobetzeko.