Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerak

0

Ostegunean, hilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da, eta aurten itxialdiaren ondorioz lehendik aurreikusita zeuden jarduerak berrantolatu behar izan dira.

Gipuzkoa plazan urtero antolatzen zen Liburu Azoka bertan behera gelditu da, baina Donostia Kulturak online programazioa berezi bat sortu du data esanguratsu honetarako.

Alde batetik, #DKEtxean agendan hainbat jarduera egingo dira egunean zehar haurrentzat eta helduentzat. Bestetik, Gipuzkoako Liburu Dendan Elkartearen laguntzarekin Donostia Kulturako bazkideen artean bonu zozketa bat egingo da liburuak erosteko.