Donostiako merkatari eta ostalarientzako dirulaguntzen epea ireki da

0

Gaurtik aurrera Donostiako merkatari eta ostalarientzako dirulaguntzak Donostia Sustapenaren leihatila bakarraren bitartez eskatu daitezke.

Helburua alarma-egoerak sortutako inpaktua txikitzea eta aldi horretako diru-sarreren gabezia arintzea da, zenbait dirulaguntzaren bidez, dituzten gastu finkoei aurre egin diezaieten eta aukera izan dezaten kudeaketa hobetzeko neurri eta tresnak garatu eta abiarazteko, beren jarduera, enplegua eta lehiakortasuna mantendu eta eraldatze aldera. Halaber, 2019an sortutako enpresentzako dirulaguntzen epea zabalduko da.

Enrique Ramos, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia ondorengoa adierazi nahi izan du “Donostiako Udala ahalegin ekonomiko bat egiten ari da Donostia Sustapenaren bidez, krisia hiriko funtsezko sektoreetan (esaterako, ostalaritza eta merkataritza) izaten ari den eragina arintzeko; sektoreon egoera benetan kezkagarria da, ateak ixten lehenak izan zirelako eta oraindik ez dakitelako noiz jarri ahalko duten berriz ere beren jarduera martxan. Gainera, arreta pertsonalean dena ematen ari gara, iristen doazen eskabideak artatzeko prestatu dugun leihatila bakarraren bitartez”.

Norentzako den dirulaguntza:

Zerga-egoitza Donostian duten merkataritzako eta ostalaritzako enpresentzat, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan altan emanda badaude (kontsultatu epigrafeak), Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedientea (ABEEE) badute edo jarduera etenda duten langile autonomoentzako ezohiko dirulaguntzaren titularrak badira, eta beren plantillaren batez bestekoa ez bada hamar enplegatura iristen.