Urola Kostako Udal Elkarteak hHerritarrei lana bilatzen laguntzeko zerbitzua indartu du

0

COVID-19 birusak sortutako osasun-krisiak hamaika albo kalte eragin du gurean. Hala, Udal Elkarteak bere baliabide guztiak bideratu ditu eskualdeko eragileei krisi-egoerak sortutako kalteen aurrean ahalik eta babes eta laguntza gehien bideratzeko. Garapen Agentziako zerbitzu guztiak buru-belarri dabiltza, sortutako egoeraren aurrean, eskualdeko enpresa, ekintzaile eta herritarrei aholkularitza eta babesa eskaintzeko.

Eskualdeko enpresa, ekintzaile eta bestelako eragile sozioekonomikoei bideratutako eskualde mailako plan ekonomiko integral bat osatzearekin batera (datozen asteetan emango da honen berri), langabeei eta lan bila dabiltzanei begirako zerbitzua indartu du Garapen Agentziak. Izan ere, jarduera ekonomikoaren etenak nahitaez eragingo du langabezian eta garrantzitsua da, susperraldiari begira, langabezian dauden edota lan bilaketan jarraitzen duten herritarrei gertuko aholkularitza profesionala eskaintzea.

Jendaurreko aurrez aurreko jarduera bertan behera geratu bada ere, hauek dira Udal Elkarteko enplegu teknikariekin zuzenean harremanetan jartzeko bideak:

  • 943 89 08 08
  • lanpoltsa@urolakosta.eus
  • Online bilerak (aurrez emaila idatzita)

Datozen egunetan, hartzen diren neurrien berri ematen jarraituko du Urola Kostako Udal Elkarteak.