Liburuak eta filmak eskuragarri daude eLiburutegiaren bidez

0

eLiburutegia Euskadiko Irakurketa  Publikoko Sareko liburutegiek eskaintzen duten doako zerbitzua da. eLiburutegiaren bidez, liburu asko irakurri daitezke formatu digitalean, eta aukera dago, baita ere, filmak eta ikus-entzunezkoak online ikusteko. Liburuen maileguaren iraupena 21 egunekoa da. Gehienez ere, 6 liburu izan ahal dituzu maileguan aldi berean. Filmek, berriz, 72 orduko iraupena dute. Eta 2 pelikula eskatu ditzakezu aldiko.

eLiburutegia erabiltzeko, honako helbidean sartu behar duzu:

www.eliburutegia.euskadi.eus