Bilboko Udaleko udalbatzarrak minutu bateko isilunea egin du COVID-19aren biktimen omenez

0

Bilboko Udaleko Udalbatzatrak minutu bateko isilunea egin du COVID-19aren biktimen omenez eta haien familiei eta hurbilekoei elkartasuna adierazteko.

Udalbatzarraren hasieran, Juan Mari Aburto Alkateak eta gainerako zinegotziek koronabirusaren pandemiaren ondorioz hil diren pertsona guztiak gogorarazi nahi izan dituzte, biktimen familiei eta hurbileko pertsonei doluminak emateaz gain.